SUPER FLOWER POWER!
2. mailako ikasleak aurten inauterietan lore eta landareen superheroiak izan gara. Horretarako mozorro bat asmatu dugu.
Lehenengo ikasle bakoitzak bere bozetoa egin zuen, bere ideia guztiak plazaratuz eta sormena topera aktibatuz. Oso ideia interesgarriak agertu ziren, denetariko superheroi motak agertu zirelarik euren marrazkietan.
Ondoren, irakasleek ikasleen marrazkietatik ideia interesgarrienak hartu eta bozeto bakar baten bildu zituzten. Azken emaitza ikaragarria izan zen!
Besterik gabe, familien laguntzarekin eta 2. mailako ikasle guztien gogo eta interes guztiarekin, behar genituen materialak bildu eta mozorroa egin genuen.
Azkenik, Super Flower Power izena izan zen gure mozorrorako aukeratu genuen izena.
Gora Super Flower Power!!!!!!!
SUPER FLOWER POWER!
Reviewed by Trueba For Change
on
abril 02, 2019
Rating:

No hay comentarios: