Top Ad unit 728 x 90

Ultimas Noticias

Lehen Hezkuntza - Primaria

AQUATRUEBA

Pertsonek urarengan daukagun eraginaz ohartzeko eta honek gugan eragin zuzena duela ikusteko helburuarekin landu dugu gure TFC proiektua. Horretarako Nerbioi ibaia aukeratu dugu eta bere hiru ibilguetan lan egin dugu, Nerbioi ibaiko ur jauzitik hasita Getxoko portuan bukatuz. 
4 txoko ezberdinetan egin dugu lan, txoko bakoitzean helburu ezberdin bat bilatuz. 

TXOKO ZIENTIFIKOA: Nerbioi ibaiaren uraren laginketak batu ditugu ibilbidearen 3 ibilguetan, uraren analisiaren emaitzekin egindako grafikoak eta datu guztiak ikusi ahal izan dira, emaitza hauen balorazioa eta hipotesia ere agertuz. 

ARTE TXOKOA: Horma-irudi batean gure irudimen guztia martxan jarriz proiektua aurrera eramateko erabili dugun material guztia ikusi ahal izan da. 

MULTIMEDIA TXOKOA: Bideo labur bat sortu dugu ingelesez proiektua laburbilduz, gure txangoetako argazkiak ikusteko aukera ematen txoko honetan. 

MAKETA TXOKOA: Izenak berak esaten duen bezala, birziklatutako materiala erabiliz Nerbioi ibaiaren maketa bat sortu dugu, ikusi ditugun hiru ibilguak markatuz. 

Ikasleak oso gustura ibili dira lanean, eta asko gustatu zaie txokoka lan egitea. Irteeretan oso aktibo egon dira, proiektua aurrera eramateko beharrezkoa zen informazio guztia lortu nahian, haiek izan dira beraien ikaskuntza prozesuaren protagonista, irakasleak “gida, laguntzaile” lanak eginez. Asko ikasi dute, batzuetan ikasten zeudela ohartu gabe. 

Proiektua amaituta, gure balorazioa irakasle moduan oso positiboa da eta baita ikasleena ere.



















AQUATRUEBA Reviewed by Trueba For Change on mayo 28, 2019 Rating: 5

No hay comentarios:

All Rights Reserved by Trueba For Change / Colegio Trueba de Artxanda © 2014 - 2015
Powered By Blogger, Designed by Trueba

Formulario de contacto

Nombre

Correo electrónico *

Mensaje *

Con la tecnología de Blogger.